Eduki publikatzailea
Atzealdea Herri langileen oposizio leihaketa
2026·04·23

Ikaztegietako zerbitzu anitzeko langileen bi plazen oposizio lehiaketaren oinarriak argitaratu dira. Ikaztegietako Udalaren webgunean kontsulta daitezke.
Azterketa teorikoa eta praktikoa izango dira, bakoitza egun batean. Euskara egiaztagirik ez duenak, euskararen gaitasun maila ziurtatzeko azterketa ere egin beharko du. Azterketaren gaitegia oinarrietan kontsulta daiteke, Ikaztegietako Udalaren webgunean.
Martxoaren 31n egindako udalbatzan aho batez onartu ziren zerbitzu anitzetako langileen bi plazen oposiziorako oinarriak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira gaur, apirilaren 23an, eta Espainiakora bidaliko dira. Estatuko aldizkari ofizialean argitaratzen direnetik aurrera, 20 eguneko epea egongo da eskaintzak udalean aurkezteko.