Eduki publikatzailea
Atzealdea Helduentzako mantenimendu gimnasia martxan da!
2025·10·08

Taldea osatu da, eta hasi dira jada helduentzako mantenimenduko gimnsiako klaseak! Azkenean eguna aldatu da, eta astelehenetan izango dira klaseak, 12:00-13:00 bitartean.
Taldean hasi edo ez zalantzan bazaude, astelehen batean etortzera gonbidatzen zaitugu. Lehenengo saioa dohainik izango da, taldeak nola funtzionatzen duen ikusteko eta probatzeko, inolako konpromisorik gabe. Probatu ondoren apuntatu nahi baduzu, udaletxean eman izena.
Saio hauek Tipi Tapara edo Memoria Tailerrera joaten direnentzat dira, edo bere burua udaleko beste ikastaroetan ikusten ez dutenentzat... Azken batean, ariketak taldearen mailara egokituko dira, eta helburua izango da mugitzeko eta mantenimendurako ariketak egitea, jende helduari bideratuta. Saioak udaletxeko erabilera anitzeko aretoan izango dira, neguan ere kalefazio egokia izateko.
TARIFA: 20€ / hilabetea. TARIFA SOZIALA: 10€ / hilabetea.