Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskarari buruzko galdetegia
2025·05·12
Azken datu ofizialen arabera, ikaztegietarren % 76,6k daki euskaraz, eta kaleko eta etxeko erabileran jaitsiera egon den arren, hizkuntza nagusia izaten jarraitzen du. Belaunaldiz belaunaldi transmititu dugu, eta etxean jasoez duten ehunka ikaztegietarrek ere ikasi dute. Erakundeok ere badugu zer egina: euskaraz egiteko aukerak zabaltzea eta bultzatzea, eta erraztasunak ematea herritar eta eragileei. Hori da Ikaztegietako Udalaren konpromisoa.
Hain justu, bide horretan sakontzeko eta aurrean dauzkagun erronkei egoki erantzuteko, plangintza bat (AROA) osatzeko asmoa du udalak, herritarrekin eta eragileekin elkarlanean. Lehen pauso gisa, galdetegi bat betetzeko eskatu nahi dizuegu herritarrei. Azkar betetzeko galdetegia da, eta guretzat ezinbestekoa da zure iritzia jasotzea.
Galdetegia betetzeko aukerak:
- Herriko telegram kanaletik
- Herriko ostatuan dagoen papera beteta
- Udaletxean galdetegia eskatuta
Mila esker zure lankidetzagatik!