Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskara ikastaroak

Ikaztegietako Udalak UEMArekin elkarlanean 2019-2020 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu. Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.

2019·09·09


Ikaztegietako Udalak UEMArekin elkarlanean 2019-2020 ikasturtean ere euskara ikastaroak herrian bertan eskaintzeko baliabideak jarriko dituela jakinarazi nahi dizu.

 

Gurea bezalako herri euskaldunetan, euskara jakiteak duen garrantzia kontuan hartuta, beste urte batez ahalegin berezia egin nahi izan dugu euskara ikasteko edo hobetzeko (alfabetatzeko…) pausoa ematera animatu zaitezten.

 

Behe, erdi eta goi mailako euskara ikastaroen eskaintza egingo da, eta izena ematen duzuenon artean, ordutegiak eta mailak kontuan hartuta, taldeak sortzeko aukera aztertuko da herrian bertan.

 

Taldea sortzeko gutxieneko kopurura iritsiz gero, ikastaroak herrian bertan eskainiko dira. Bestela, inguruko herriren bateko taldera elkartzeko saiakera egingo da. Udalak %75eko dirulaguntza ematen die euskaraz ikasi nahi duten herritarrei, %90eko asistentzia bermatuz gero.

 

Matrikula epea:  irailaren 16ra arte luzatuko da, udaletxean. Izena emandako guztiei bilera baterako deia egingo zaizue epea amaitu eta egun gutxira.

 

Informazio gehiagorako deitu lasai edo hurbildu udalera.