Eduki publikatzailea
Atzealdea Euskal Azoka apirilaren 22an
2023·01·11
Urte berriarekin batera lanean jarraitzeko gogotsu gaude eta aurten ere ez gara aspertuko herritarroi gonbita luzatzen, udaletik deitzen diren ekintza eta bileretan parte hartzera.
Oraingoan, duela 2 urte bezala, 8.Euskal Azoka egin behar dugu apirilaren 22an. Egun polita eta gustukoa antolatzeko, festekin gertatzen den moduan, aurretik lan asko egin behar izaten da.
Alde batetik hau guztia lotu eta antolatu egin behar da, eta bestetik, egunean bertan ere ez da lanik faltatzen. Esku bat botako lukeen jendearen berri izatea ez zaigu gaizki etorriko. Azokaren eguna ate joka dugu eta kultur ekintzak prestatzen ere hasi beharrean gaude.
Beste behin, Kultur batzordeak herritar guztioi gonbita luzatzen dizuegu, bakoitzak lagundu dezakeen moduan, parte hartzera. Ongi etorriak izango zarete ASTEARTEA 17 arratseko 17:30etan egingo den bilerara.
Denon artean, lanak banatu, ideia ezberdinak eztabaidatu eta posible dugunaren arabera gauzatuko ditugu.
Aldez aurretik, mila esker guztioi!