Eduki publikatzailea

Atzealdea Etxean energia (eta dirua) aurrezteko saio praktikoa Ikaztegietan

DATA ETA ORDUA: AZAROAK 15 (osteguna), 18:00tan. TOKIA: udaletxeko Bilkura Aretoan. IRAUPENA: ordu 1.

2018·11·07


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetan, enpresetan eta elkarteetan energia modu eraginkorrean erabiliz eta erosotasunik galdu gabe energia eta dirua aurrezteko gomendio ezagutzera emateko doako saioak antolatu ditu.

Denok erabiltzen dugu energia (argindarra, gasa, gasolioa…) gure egunerokotasunean, horregatik da guztiontzako interesgarria saio hau. Agian aholku batzuk ezagunak egingo zaizkizu baina adibidez, bonbila bat erosterako garaian asko dira kontuan hartu beharreko faktoreak. Hori eta gauza gehiago azalduko dira saio honetan eta gainera, parte hartzen dutenei, “Energia-aurrezkiari eta –eraginkortasunari buruzko aholku praktikoen gida” banatuko zaie. Gida honetan modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira energia aurrezteko eta eraginkorragoak izateko baliagarriak diren hainbat aholku.

Hori jakinda, Ikaztegietako Udalak “Gipuzkoa Argitu” izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta udalerriko gizarte- eta ekonomia-eragileak.

DATA ETA ORDUA:  AZAROAK 15 (osteguna), 18:00tan.

TOKIA: udaletxeko Bilkura Aretoan.

IRAUPENA: ordu 1.

 

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat udala@ikaztegieta.eus helbidera edo deitu 943-653-329 telefono zenbakira,azaroaren 13a baino lehen.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!