Eduki publikatzailea

Eskerrik asko Ikaztegieta!

Alkatearen agurra.

2023·06·15


Eskerrik asko Ikaztegieta!

 

Eskerrik asko alkatetzan egon nadin bozkatu nauzunari, eta baita bozkatu ez nauzunari ere. Eskerrik asko zortzi urte hauetan hainbat erakunde, ekitaldi, eta abarretan ikaztegietarron ordezkari bezala jarduteko aukera eman didazulako. Urte zoragarriak izan dira.

Eskerrik asko herritarroi beti hain goxo eta errespetuz tratatzeagatik, eta udal langile eta teknikariei hasieratik emandakoa laguntzagatik. Eskola eta haurreskola komunitateari, zoragarria izan da zuekin elkarlanean aritzea. Eskerrik asko bi agintaldi hauetan ekintzak aurrera eramateko lanean ibili zareten boluntarioei, antolatu diren ekintza horietan parte hartu duzuenoi, eta baita herriko elkarte, talde eta erakunde desberdinoi ere.

Talde lanetan elkartu eta beti laguntzeko egon zaretenoi, baita maila pertsonalean lagundu nauzuenoi ere. Zuen babesa ezinbestekoa izan da!

Zortzi urte hauetako zinegotzioi, nik aurpegia eman arren ezkutuko zuen lana ere izan delako hau guztia.

Eskerrik asko familiari eta parkeko lagunei kontziliazioan laguntzearren eta nola ez etxekoei emandakoa babesagaitik!

 

2015eko ekainaren 13an hartutako aginte makila pasatzeko unea iritsi da, eta ilusio berezia egiten dit beste emakume bati pasatzeko aukera izango dudalako.

Ikaztegietan barrena ikusiko dugu elkar!

 

Bakarne Otegi Jauregi

 

 

Udalbatza berriaren kargu hartze ekitaldia, larunbatean, ekainaren 17an, 09:30ean izango da udaletxeko pleno aretoan.