Eduki publikatzailea
Atzealdea Errigorako produktuak eskatzeko garaia
2023·03·27
Aurten ere iritsi da Errigorako produktuak eskatzeko garaia. Errigora Euskal Herria eta auzolana oinarri dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoalde eta erdialdea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz.
Eskaerak martxoaren 29ra bitartean egin daitezke eta Ikaztegietako Ostatuan jaso ahal izango dituzue.
Eskaria egin ahal izateko argibide guztiak www.errigora.eus web orrialdean edota Ikaztegietako Ostatuan dauden eskuorrietan aurkitu ahal izango dituzue.
Egin zuen eskaera eta eman bultzada euskarari!