Eduki publikatzailea

Atzealdea Errenta aitorpena euskaraz egiteko deialdia

Urtero bezala errenta aitorpena euskaraz egitera animatzen zaitugu. Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, errenta euskaraz egiteko kanpainarekin aurrera egingo dugu UEMAk, udalok eta hainbat erakunde publikok, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian. Lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen badira ere, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honekin lortu nahi dena. Batetik, datuetan islatu dadin udalerri euskaldunetan herritarrak euskaraz bizi direla. Bestetik, administrazioa euskalduntzeko bidean eragiten jarraitzeko.

2020·04·21


Urtero bezala errenta aitorpena euskaraz egitera animatzen zaitugu.

Aurrez aurreko hitzorduak bertan behera geratu baldin badira ere alarma egoeraren eta osasun larrialdiaren ondorioz, errenta euskaraz egiteko kanpainarekin aurrera egingo dugu UEMAk, udalok eta hainbat erakunde publikok, herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian.

Lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatzen badira ere, moduak antzekoak dira kasu guztietan, eta horietan euskararen aldeko hautua egitea da kanpaina honekin lortu nahi dena. Batetik, datuetan islatu dadin udalerri euskaldunetan herritarrak euskaraz bizi direla. Bestetik, administrazioa euskalduntzeko bidean eragiten jarraitzeko.