Eduki publikatzailea

Atzealdea Eraikinen ikuskaritza teknikoa

Eraikinen ikuskaritza teknikoa

2017·04·26


 

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa erregulatzen duten maiatzaren 20ko 80/2014 Dekretua eta Etxebizitzari buruzko 3/2015 Legea onartu dela eta, eta Euskadiko Eraikinen Ikuskaritza Teknikoaren Erregistroa (EUSKOREGITE) martxan jarri denetik 2014ko ekainaren 2an, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailburuordeak Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) ezartzearekin konpromiso sendoa du.

 

Udaletan EITaren ezarpena erraztu eta azkartzeko, pasa den urtarrilaren 18an REMITE deitutako aplikazioa martxan jarri zen, EAEko udal ezberdinei zuzendutakoa, EITak modu oso eta elektronikoan kudeatu eta erregistratzeko aukera ematen duena.

 

Dakizuen bezala, 2017ko ekainaren 27an 50 urte edo gehiago dituzten eta batez ere egoitza erabilera duten eraikinek EITa izateko eta aurkezteko betebeharra dute, eta 2018ko ekainaren 27a da betebehar hau betetzeko epe muga.