Eduki publikatzailea
Atzealdea Eliza ondoko haur parkeko eraberritze lanak amaitu dira
2025·10·28

Inbertsioa gauzatzeko Eusko Jaurlaritzaren EREIN programatik dirulaguntza eskuratu du udalak
Udalak Eliza ondoko haru parkea guztiz eraberritu du. Lanak abuztuan amaitu ziren eta denera 38.774,45 euroko kostua izan dute BEZ barne eta K1 EKOPAISAIA enpresa izan da parke berria eraikitzeko arduraduna.
Lan hauen kostuari aurre egiteko Ikaztegietako udalak Eusko Jaurlaritzaren Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailak kudeaturiko eta Europar Batasuneko kofinantzaketa duten EREIN diru laguntza eskuratu du 2025eko deialdiaren barruan. Zehazki 24.277,44 euroko diru laguntza jaso da.