Eduki publikatzailea

Atzealdea Ekainaren 9tik aurrera Udal bulegoetan aurrez aurreko zerbitzua ematen hasiko da

Derrigorrezkoa izango da udal eraikinean maskarilarekin sartzea. Barruan, bi metroko gutxieneko distantzia mantendu beharko da eta arreta lekura iritsi orduko bertan egongo diren gelekin eskuak garbitu beharko dira. Administraritza betiko ordutegian egongo da zabalik. Ordainketak egiteko, esku dirua erabiltzea ekidingo dugu. Horretarako txartel bidez ordainketa egiteko aukera jarri dugu. Gizarte langilea, ohi bezala, astelehenetan etorriko da. Aurrez aurreko hitzorduekin ekainaren 15ean hasiko da eta berarekin aurrez aurreko arreta nahi duenak, ezinbestekoa izango du ordua hartzea 943653329 telefono zenbakian. Hitzordua ez duenak ez du gizarte langilearen arretarik jasoko. Liburutegia ohiko ordutegian irekita egongo da, astearte edo ostegunetan 16:30etatik 18:30ak bitarte. Liburuak maileguan hartu edo itzultzeko zerbitzua bakarrik emango da, ezingo da liburutegian egon. Bertako arduradunak adierazitako ohartarazpenak jarraitu beharko dira.

2020·06·05


Derrigorrezkoa izango da udal eraikinean maskarilarekin sartzea.
Barruan, bi metroko gutxieneko distantzia mantendu beharko da eta arreta lekura iritsi orduko bertan egongo diren gelekin eskuak garbitu beharko dira.

Administraritza betiko ordutegian egongo da zabalik. Ordainketak egiteko, esku dirua erabiltzea ekidingo dugu. Horretarako txartel bidez ordainketa egiteko aukera jarri dugu.

Gizarte langilea, ohi bezala, astelehenetan etorriko da. Aurrez aurreko hitzorduekin ekainaren 15ean hasiko da eta berarekin aurrez aurreko arreta nahi duenak, ezinbestekoa izango du ordua hartzea 943653329 telefono zenbakian. Hitzordua ez duenak ez du gizarte langilearen arretarik jasoko.

Liburutegia ohiko ordutegian irekita egongo da, astearte edo ostegunetan 16:30etatik 18:30ak bitarte. Liburuak maileguan hartu edo itzultzeko zerbitzua bakarrik emango da, ezingo da liburutegian egon. Bertako arduradunak adierazitako ohartarazpenak jarraitu beharko dira.