Eduki publikatzailea

Boluntario izan nahi duzu?

Udaletik zein herrigintzatik, asko dira herrian eta herriarentzat egiten ditugun gauzak. Horiek egiten jarraitu nahi dugu, eta jarraituko dugu, baina zure laguntza ere behar dugu. Zergatik? Bi arrazoi nagusirengatik: (1) Beti esku bat botatzeko prest dauden boluntario gutxi batzuen gain daude gaur egun herrian antolatzen diren ekintza asko, eta erreleboa behar dute. Baina ez hori bakarrik! (2) Komunitate beraren parte izan gaitezen eta Ikaztegieta kohesionatuago baten bila, beharrezkoak ditugu elkarrekin lan egiteko espazioak, elkar ezagutzeko aukera emango digutenak.

2024·01·23


Udaletik zein herrigintzatik, asko dira herrian eta herriarentzat egiten ditugun gauzak. Horiek egiten jarraitu nahi dugu, eta jarraituko dugu, baina zure laguntza ere behar dugu. Zergatik? Bi arrazoi nagusirengatik:

(1) Beti esku bat botatzeko prest dauden boluntario gutxi batzuen gain daude gaur egun herrian antolatzen diren ekintza asko, eta erreleboa behar dute. Baina ez hori bakarrik!

(2) Komunitate beraren parte izan gaitezen eta Ikaztegieta kohesionatuago baten bila, beharrezkoak ditugu elkarrekin lan egiteko espazioak, elkar ezagutzeko aukera emango digutenak.

Animatu eta bete orria! Udaletxean entregatu dezakezu, edo argazkia atera eta telefono zenbaki honetara bidali, Whatsapp edo Telegram bidez: 688 635 775.

Izen-abizenak

 

 

Telefonoa edo helbidea

 

 

 

 

 

ZERTAN?

NOIZ?

BOLUNTARIO IZAN NAHI DUT

Tipi Tapa

Ostegunetan, 10:00-11:00

 

Janari bankua (janaria sailkatzeko)

Hilabeteko lehenengo ostiraletan, 10:00-12:00

 

Janari bankua (janariaren bila joateko)

Hilabeteko lehenengo ostiraletan, 8:00-10:00

 

Ikasturtean zehar kultur ekitaldiak antolatzeko

Unean uneko bileretan edo ekitaldietan

 

Herriko festak antolatzeko

Lehenengo bilera: otsailak 1, 17:30, batzar aretoan

 

Bigarren eskuko materialaren txokoa

Ez du ordutegi finkorik, taldean adostekoa da

 

Mintzalaguna

Izena emandakoen artean adostekoa

 

Eskolan zailtasunak dituztenentzat laguntza (LH, DBH, Batxi…)

Beharra dutenekin adostekoa

 

 

 

 

HERRIKO TALDE ERAGILEEN PARTE IZAN NAHI DUZU?

EMAN IZENA ETA JARRIKO ZAITUZTEGU HARREMANETAN!

 

Eragilearen izena

Zer egiten du?

Parte izan nahi dut

Emakume taldea

Irakurle talde feminista; martxoak 8 eta azaroak 25 antolatu…

 

Herrigintza elkartea

Herri krosa

 

Guraso taldea

Ekintza puntualetan esku bat botatzeko boluntarioak behar ditu batez ere

 

Gazte lokala

Urte honetan zehar martxan jarri nahi dugu, eta zenbat partaide izango lituzkeen jakin nahi genuke. Martxa hartzearekin batera zehaztuko dira ekintzak.

 

Pako Belea Konpartsa

Ostiral Mehea, Garagardo Feria, erraldoiak eta buruhandiak atera…

 

Mendebaldeko Saharako Tifariti herriarekin senidetzea

Tifaritirekin lankidetza: herria ezagutu, proiektuak martxan jarri, jarraipena egin…