Eduki publikatzailea

Bertako produktuak herrian jasotzen jarraitzeko aukera

Covid-19arengatik izandako konfinamendu garaiean, Orendaingo Larreta esnekiak eta Zizurkilgo Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua zuzenean jasotzeko aukera izan dugu herrian. Hasera batean, zerbitzu hau konfinamenduak irauten zuen bitartean eskaintzea zen asmoa, baina izan duen erantzuna ikusita eta pixkanaka egoera lehengora itzultzen doan heinean, produktu hauek herrian jasotzen jarraitzeko aukera aztertzen gabiltza, baina horretarako, garrantzitsua da herritarren ikuspuntua eta interesa ezagutzea. Gai honen inguruan azalpenak eman eta zuen iritzia jasotzeko bilera informatibo bat egingo dugu uztailaren 9an, osteguna, 19:00etan erabilera anitzeko gelan. Babes neurriak eta distantziak mantentzen saiatuko gara baina betetzeko zailtasunak baleude ere maskarila ekartzea komeni da.

2020·07·02


Covid-19arengatik izandako konfinamendu garaiean, Orendaingo Larreta esnekiak eta Zizurkilgo Aranburu oilategiko arrautza eta sagar zukua zuzenean jasotzeko aukera izan dugu herrian.

Hasera batean, zerbitzu hau konfinamenduak irauten zuen bitartean eskaintzea zen asmoa, baina izan duen erantzuna ikusita eta  pixkanaka egoera lehengora itzultzen doan heinean, produktu hauek herrian jasotzen jarraitzeko aukera aztertzen gabiltza, baina horretarako, garrantzitsua da herritarren ikuspuntua eta interesa  ezagutzea.

Gai honen inguruan azalpenak eman eta zuen iritzia jasotzeko bilera informatibo bat egingo dugu uztailaren 9an, osteguna, 19:00etan erabilera anitzeko gelan.

 

Babes neurriak eta distantziak mantentzen saiatuko gara baina betetzeko zailtasunak baleude ere maskarila ekartzea komeni da.