Eduki publikatzailea

Atzealdea Batzar irekia urriaren 29an, 17:30etan

Urriaren 21ean kiroldegiaren inguruko batzar irekia egin genuen. Proposamen bat egin zen bertan eta, teknikariekin proposamen horren aukerak baloratu ondoren, bigarren eta azken batzar ireki bat deitu nahi dugu kiroldegiko eraberritzearen inguruan. Interesa duten guztiak gonbidatzen ditugu batzarrera, datozen urteetako aurrekontuak baldintzatu ditzakeen erabakia izanik, garrantzitsua delako denon parte hartzea.

2025·10·23


Urriaren 21ean kiroldegiaren inguruko batzar irekia egin genuen. Proposamen bat egin zen bertan eta, teknikariekin proposamen horren aukerak baloratu ondoren, bigarren eta azken batzar ireki bat deitu nahi dugu kiroldegiko eraberritzearen inguruan. 

Proposamen hau baloratuko da urriaren 29ko batzarrean: Kiroldegiaren eraberritzearen lehenengo bi faseak egitea proposatuko da, eta III. fasea ez litzateke gauzatuko. Lanek milioi bat pasatxoko aurrekontua izango lukete. Jaso litezkeen dirulaguntzak kontuan hartuta ere, udalak mailegu bat eskatu beharko luke lanak gauzatu ahal izateko. 

Batzarrean informazio zehatzagoa emango da, eta bertan erabakiko da proposamenarekin aurrera egingo den edo ez. 

Interesa duten guztiak gonbidatzen ditugu batzarrera, datozen urteetako aurrekontuak baldintzatu ditzakeen erabakia izanik, garrantzitsua delako denon parte hartzea.