Eduki publikatzailea

Atzealdea Bake Epailea

Ikaztegietako bake epaile lanak 4 urteko agintaldia du eta bere epealdia amaitzear dago. Lan hori egiteko interesa baduzu izena eman udaletxean apirilaren 14a bitarte.

2023·03·16


Ikaztegietako bake epaile lanak 4 urteko agintaldia du eta bere epealdia amaitzear dago.

Udalak herriari deialdia luzatzeko obligazioa du beste norbaitek lan hori egin nahi balu.

Lan hori egiteko interesa baduzu izena eman udaletxean apirilaren 14a bitarte.

Estatu espainiarrekoa eta adinez nagusia izan behar da eta ez da inolako titulazio berezirik eska­tzen, Bake Epailearen betebehar eta eginkizunak bete­tzeko behar adinako gaitasuna izatea baizik.

Kargua lau urterako izango da.

Legez ezarritako sistema eta kopuruen arabera ordainduko zaie.

Informazio gehiago nahiko bazenu gerturatu udaletxera.