Eduki publikatzailea

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi

Egunetik egunera egoera aldatzen zaigun une honetan Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ahalik eta modu egokienean antolatzen ahalegindu gara. Uste dugu arduraz jokatzea dagokigula eta jende askoren elkarketak ekiditea. Hori dela eta, azkenik, Guraso elkartearekin batera opariak plazan ez banatzea erabaki da. Olentzero eta Mari Domingi etxe-atarietara gerturatuko dira. 18:00etan abiatuko dira Oilakendegi baserritik traktorean, eta izena eman duten haurren etxeetatik pasako dira opariak banatzera. Ibilbidea honakoa izango da: -Orendain bidetik jaitsiko dira eta ondoren San Lorentzo 65etik hasi (Ostatu atzeko aldea) eta Aiutura joango dira. -Hortik errepidera atera eta kiroldegira joango dira. -Ondoren Zigor eta Egun Sentira joango dira. Zigor etxean bizi diren familiak etxearen aurrealdera jaitsi beharko dute traktorearekin gora igotzeko zailtasunak ekiditeko. -Berriro ere errepidera atera eta zubitik barrena Errotagainera joango dira. -Handik Apaiz etxea pasa eta Elizaldera joango dira. -Ondoren Goisorora. -Handik Bion Ametsa etxera. Bion Ametsatik bueltan berriro ere Orendain bidetik Oilakandegira igoko dira.

2021·12·23


Egunetik egunera egoera aldatzen zaigun une honetan Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ahalik eta modu egokienean antolatzen ahalegindu gara.

 

Uste dugu arduraz jokatzea dagokigula eta jende askoren elkarketak ekiditea. Hori dela eta, azkenik, Guraso elkartearekin batera opariak plazan ez banatzea erabaki da. Olentzero eta Mari Domingi etxe-atarietara gerturatuko dira. 18:00etan abiatuko dira Oilakendegi baserritik traktorean, eta izena eman duten haurren etxeetatik pasako dira opariak banatzera.

 

Ibilbidea honakoa izango da:

 

-Orendain bidetik jaitsiko dira eta ondoren San Lorentzo 65etik hasi (Ostatu atzeko aldea) eta Aiutura joango dira.
-Hortik errepidera atera eta kiroldegira joango dira.
-Ondoren Zigor eta Egun Sentira joango dira. Zigor etxean bizi diren familiak etxearen aurrealdera jaitsi beharko dute traktorearekin gora igotzeko zailtasunak ekiditeko.
-Berriro ere errepidera atera eta zubitik barrena Errotagainera joango dira.
-Handik Apaiz etxea pasa eta Elizaldera joango dira.
-Ondoren Goisorora.
-Handik Bion Ametsa etxera.

Bion Ametsatik bueltan berriro ere Orendain bidetik Oilakandegira igoko dira.

 

 

OHARRAK:

·Olentzero eta Mari Domingi zuen etxe atarira etorri bitartean, etxean itxarotea eskatzen dizuegu, ahal den neurrian.
·Musukoa jantzita eramatea beharrezkoa izango da Olentzero eta Mari Domingirengana ateratzen garenean.
·Familia bat baino gehiago dauden etxeetan familiaka gerturatu Olentzerok eta Mari Domingirengana,  distantziak mantenduz ahal den neurrian.
·Olentzero eta Mari Domingi joaten direnean hobe haurrek opariak etxean irekitzea.
·Olentzero eta Mari Domingi traktorean egongo dira, ez dira jaitsiko, eta haurrak ezingo dira haiengana gerturatu muxu, eskutitz, … ematera.
·24 arratsalderako haurren konfinamendu ofizialik balego, konfinatuta dauden haur horiek ezingo dute Olentzero eta Mari Domingirengana atera.
·Ez da traktorearekin inor joango antortxekin eta gaztainik ez da banatuko.