Eduki publikatzailea
Atzealdea Azaroko agenda
Hona hemen azaroko agenda
2024·11·08
AZAROAK 8, ostirala: Hitzaldia 18:30etan. Alba Garmendia,
Ikaztegietako alkatea, eta Haritz Azurmendi, kultur batzordeko kidea,
errefuxiatu sahararren kanpamentuetan izan dira Euskal Fondoak
antolatutako bidaia instituzionalean. Bertan ikusi-ikasitakoa kontatuko
dute.
AZAROAK 16, larunbata: herri krosa. Urtero bezala,
aurten ere azaroan herri krosa izango dugu. 16:00etan izango da umeen
krosa eta 16:30etan, helduena. Izen-ematea herrikrosa.eus webgunean egin
behar da edo, egunean bertan, kiroldegian, 15:30etatik aurrera.
AZAROAK 17, igandea: Goazen telesailaren 11. denboraldiko lehen kapituluaren aurrestreinaldia. 17:30etan erabilera anitzeko aretoan. Sarrera librea da eta ez da izenik eman behar.
AZAROAK 22, ostirala: Antzerkia 19:00etan. RING umorezko antzezlana izango dugu herrian. Hona, beraien hitzetan, antzerkiaren muina:
“Antzezlanak
arazo bat aurkezten du: batetik, gure diskurtso feministaren eta gure
jokabidearen artean ditugun kontraesanak eta emakumeen gorputzaren gaia,
zeinak balio sistema zehatz batetik zahartzaroa, loditasuna edo
inperfekzioa baztertzen dituen zapalkuntza jasan duena. Eta bestetik,
portaera matxistak eta bortitzak aldatzeko indarkeria erabili behar den
ala ez.”
AZAROAK 25, astelehena: Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna. Emakumeen aurkako indarkeriaz jabetzeko eta salatzeko elkartuko gara, aldarrikapen bat daraman mural kolektibo bat egiteko. 16:00etatik 18:00etara erabilera anitzeko aretoan.