Eduki publikatzailea
Atzealdea Azaroak 10, 18:00: Liburu aurkezpena: "1936-78 Errepresioa eta giza eskubideen urraketak Ikaztegietan". Erabilera anitzeko aretoan.
2026·11·04

Azaroak 10, 18:00: Liburu aurkezpena: "1936-78 Errepresioa eta giza eskubideen urraketak Ikaztegietan". Erabilera anitzeko aretoan.
Espainiako Gerra Zibiletik hasita bigarren frankismora bitartean Ikaztegietan eta inguruan gertatutako errepresio eta giza eskubideen urraketak biltzen ditu lanak. Aranzadi elkarteko Maria Laespada ikertzailea aritu da ikerketan, Adur Ibarguren zinegotzia izan du bidelagun eta hainbat ikaztegietar aritu dira esku bat botatzen: Iñaki Larrea, Jose Antonio Mendizabal edota Iñaki Zubeldia.
Liburuaren aurkezpenean, Laespada eta Ibarguren arituko dira ikerketaren nondik norakoak aletzen, eta erakusketa txiki bat ere egongo da ikusgai, ikerketan zehar aurkitutako herriko argazkiekin.