Eduki publikatzailea

Atzealdea Argindarraren kontsumoen informazio egokia eskuratu eta kontrolatzeko saio praktikoak

Maiatzaren 2an, Udaletxeko erabilera anitzeko gelan. Izena emateko azken eguna: apirilak 27.

2018·04·19


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Ikaztegietako Udalarekin elkarlanean, gure etxeetako, enpresetako eta elkarteetako elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak antolatu ditu, Gipuzkoa Argitu programaren baitan.

Izan ere, gure egunerokoan erabaki egokiak hartzeko ezinbestekoa baita aldez aurretik datu egokiak eskuratzea eta horiek interpretatzen jakitea. 

 

Hori dela eta, honen bidez, lehen tailerrean parte hartzera animatu nahi zaituztegu:

 

NOIZ: Maiatzaren 2an

NON: Udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

IRAUPENA: ordu 1

 

EZAUGARRIAK:

  • Parte hartze ezinbestekoa aldez aurretik izena ematea. Horretarako, deitu 943653329 edo idatzi udala@ikaztegieta.eus helbidera apirilaren 27a baino lehen eta zure izen-abizenak eta telefonoa erraztu.
  • Parte hartzaileei Gipuzkoa Argitu tailerretan emandako azalpenak jasotzen dituen informazio-euskarria banatuko zaie.
  • Izena eman ondoren, antolatzaileak zurekin harremanetan jarriko lirateke, tailerraren inguruko informazio gehigarria emateko.
  • Aukera izan ezkero, norberak bere ordenagailu eramangarria ekartzerik dauka bertan praktikatu ahal izateko.