Eduki publikatzailea

Atzealdea Argazki lehiaketa

Urtero bezala, Errigorako saskiak zozketatuko ditugu abenduan. Zozketatzen diren zenbakiak herriko etxe guztietara banatzen den herriko egutegitxoan agertzen dira, eta egutegiak eurak egiteko garaia iritsi zaigu. Egutegiko argazkia aukeratzeko, argazki lehiaketa egingo da aurten. Begiratu etxeko argazki zaharrak edo pentsatu berriak ateratzeko ideiak!

2026·09·15


Urtero bezala, Errigorako saskiak zozketatuko ditugu abenduan. Zozketatzen diren zenbakiak herriko etxe guztietara banatzen den herriko egutegitxoan agertzen dira, eta egutegiak eurak egiteko garaia iritsi zaigu.

Egutegiko argazkia aukeratzeko, argazki lehiaketa egingo da aurten. Begiratu etxeko argazki zaharrak edo pentsatu berriak ateratzeko ideiak! Hona kontuan hartzeko informazioa:

Zein da argazkiak bidaltzeko azken eguna? Urriak 25, igandea.

Nora bidali behar dira argazkiak? alkatetza@ikaztegieta.eus helbidera. Mezuaren gaia: “Argazki lehiaketa 2026”

Zein izango da lehiaketaren gaia? Belaunaldiartekotasuna Ikaztegietan. Belaunaldi desberdinetako herritarrak biltzeko aitzakia ederra da!

Zer egingo da argazkiekin? Aurkeztutako argazki guztiekin erakusketatxoa egingo da. Aukeratutako argazkia herriko etxe guztietara banatuko da, atzean 2027ko egutegia duela.

Animatu eta parte hartu!