Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldaketa buzoneoan

Ikasturte berriari hasiera ematen ari gara udaletxean, eta buzoneoaren inguruan galdetzeko aprobetxatu nahi dugu hasiera hau. Buzoneo bakoitzean paper asko inprimatzen dugu. Oharra etxean jaso eta, berehala, zaborrontzira botatzen dugu, gainera. Papera alferrik ez gastatzeko eta jasangarritasunaren izenean, buzoneo kopurua jaitsi nahiko genuke. Horretarako, udaleko oharrak mugikorrean jasotzeko aukera emango dugu. Hala aukeratuz gero, mugikorretik bidaliko zaizkizue orain arte buzoneoan bidali izan diren ohar guztiak eta baita egoki ikusten diren bestelako mezuak ere. Horrekin batera, urtean bitan aterako dugun udal aldizkaria ere bertatik bidaliko dugu.

2023·08·30


Ikaztegietar hori,

Ikasturte berriari hasiera ematen ari gara udaletxean, eta buzoneoaren inguruan galdetzeko aprobetxatu nahi dugu hasiera hau.

Buzoneo bakoitzean paper asko inprimatzen dugu. Oharra etxean jaso eta, berehala, zaborrontzira botatzen dugu, gainera. Papera alferrik ez gastatzeko eta jasangarritasunaren izenean, buzoneo kopurua jaitsi nahiko genuke. Horretarako, udaleko oharrak mugikorrean jasotzeko aukera emango dugu. Hala aukeratuz gero, mugikorretik bidaliko zaizkizue orain arte buzoneoan bidali izan diren ohar guztiak eta baita egoki ikusten diren bestelako mezuak ere. Horrekin batera, urtean bitan aterako dugun udal aldizkaria ere bertatik bidaliko dugu.

Beraz, zure datuak betetzeko eta hiru aukera hauetako bat markatzeko eskatzen dizugu:

Izen-abizenak

 

Etxeko helbidea

 

 

 

 

 

1. AUKERA:

 

HEMENDIK AURRERA, UDALEKO OHARRAK ETA ALDIZKARIA MUGIKORREAN BAKARRIK JASO NAHI DITUT

 

 

2. AUKERA:

 

HEMENDIK AURRERA, UDALEKO OHARRAK ETA ALDIZKARIA PAPEREAN ETA MUGIKORREAN JASO NAHI DITUT

 

 

3. AUKERA:

 

BETI BEZALA JARRAITU NAHI DUT

 

 

Orri hau bera udaletxean entregatu dezazun eskatzen dizugu, irailaren 15a baino lehen. Bertaratu ezingo bazenu, atera argazkia orriari betetzen duzunean, eta bidali alkatetzako telefono zenbakira (688 635 775) Whatsappetik edo Telegrametik, edo helbide elektroniko honetara: alkatetza@ikaztegieta.eus

 

 

 

NOLA JASO UDALEKO MEZUAK MUGIKORREAN?

 

  1. Instalatu Telegram aplikazioa mugikorrean edo ordenagailuan.
  2. Bilatu “Ikaztegietatik” izena duen kanala, eta jarraitu ezazu.

Hemendik aurrera, udaleko oharrak kanal horretan jasoko dituzu. Zorionak!

 

Ez duzula bakarrik asmatzen? Lasai! Zatoz udaletxera 9:00-12:00 bitartean eta lagunduko zaitugu.

Bestela, irailaren 13an 18:30etan erabilera anitzeko gelan egongo gara, laguntza behar duen edonorentzat.

 

 

Mila esker zure lankidetzagatik!