Eduki publikatzailea

Atzealdea Administrari laguntzaile baten lan postu deialdia Tolomendin

Interesatuek kurrikulumak Tolomendira bidali beharko dituzte (tolomendi@tolomendi.eus) abenduaren 15a baino lehen.

2017·11·28


Bete beharreko lanak:

  • Dokumentuen jasotzea eta bideratzea dagokion sailera
  • Telefono eta emailen kudeaketa
  • Bisitei harrera
  • Dokumentuak artxibatzea
  • Oinarrizko kalkuluak egitea
  • Bere lanari lotutako guztiaren informazioa ematea bere arduradunei
  • Expedienteen tramitazioan egunera egotea
  • Agendaren antolaketa eta eguneraketa, bai tlf. eta helbideena, bai eta bilerena ere.
  • Elkarteak harremana duen administrazio publiko desberdinen ezagutza  eta hauekiko harreman egokia izan.
  • Bulegoko material  eta gailu desberdinen ezagutzatik (ordenagailu, imprimagailu, fotokopiagailu…) hauen erabilera egokia bermatzea eta baita ere programa informatikoen erabilera
  • TIC delakoen kudeaketa egitea (web orri, sare sozial…)

 

Eskatuko da:

  • Euskararen ezagutza maila oso ona izatea, bai idatzian eta baita hitz eginda.
  • Administrari laguntzailetzarako ikasketak edo baliokideak eginak izatea
  • Ofimatika eta informatikako gaitasunak egiaztatzea

 

Baloratuko da:

  • Administrari laguntzaile lanean esperientzia izatea
  • Administrazio publikoen ezagutza maila ona izatea
  • TIC delakoen ezagutza maila ona izatea
  • Kontabilitateko ezagutzak izatea
  • Lehenengo sektorea eta landa eremuaren ezagutza izatea.
  • Komunikazio eta harremanetarako gaitasuna izatea
  • Eskualdekoa izatea

 

Eskeintza:

Egun erdiko lan postua administrari laguntzaile postuan, ordezkapen kontratu bat osatzeko.