Eduki publikatzailea
Atzealdea ADINEKOENTZAT EDO LAGUNTZA BEHAR DUTENENTZAT ZERBITZUA
2020·03·16
Ikaztegietako Udalak, COVID-19 koronabirusa dela eta, adineko edo beharra dutenei laguntzeko bolondres talde bat sortuko du.
Beharrak identifikatu eta laguntza bideratzea izango da talde honen helburua.
Erosketa eta medikamentuak etxera eramatea izango da zeregin nagusiena.
Zerbitzuaren beharra izango bazenu jarri harremanetan 688635775 telefonoan eta laguntza bideratuko dugu.
BOLONDRESAK
Bolondres taldean parte hartu nahi baduzu jarri harremanetan edo bidali whatsapp bat 688635775 zenbakira, zure izen abizenak, kontakturako zenbakia eta disponibilitatea adieraziz.