Eduki publikatzailea

Atzealdea Abizenak euskalduntzeko kanpaina

Abizenak euskalduntzeko kanpainari ekin diote UEMAk, Galtzaundik eta Tolosaldeko 23 udalek. Tartean, Ikaztegietak. UEMArekin elkarlanean ekin diote kanpainari mankomunitateko kide diren Tolosaldeko 23 herrietan. Kanpaina honekin, herritarrek abizenak era ofizialean euskaraz jartzea sustatu nahi da. Behar diren agiriak. Euskal abizenak izanez gero, baina agiri ofizialetan erdal grafian idatzita badaude, hauek dira aurkeztu beharreko agiriak: nortasun agiriaren fotokopia, jaiotza ziurtagiria, errolda agiria eta familia liburua. Ikaztegietan aldaketa egiteko: ezkerra.a@justizia.eus / 943 24 65 38

2025·03·18


Abizenak euskalduntzeko kanpainari ekin diote UEMAk, Galtzaundik eta Tolosaldeko 23 udalek. Tartean, Ikaztegietak. UEMArekin elkarlanean ekin diote kanpainari mankomunitateko kide diren Tolosaldeko 23 herrietan. Abizenak euskarazko grafiaz jartzeko deia egin dute udalek eta Galtzaundi euskara taldeak, ‘Abizena ere euskaraz’ lelopean. 

Malcorra, Otegui, Aramburu, Achucarro, Urretavizcaya, Goicoechea, Echeverria, Bengoechea... Tolosaldean ere asko dira oraindik erdarazko grafiaz idazten diren euskarazko abizenak. 'Abizena ere euskaraz' kanpainarekin, herritarrek abizenak era ofizialean euskaraz jartzea sustatu nahi da, eta horretarako, zein pauso eman behar diren azalduko dute Galtzaundik eta UEMAko kide diren Tolosaldeko 23 udalek: Aduna, Alegia, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil.

Deialdia bereziki guraso izateko bidean direnei edota 18 urtetik beherako seme-alabak dituztenei egin diete. Izan ere, helduek abizenak euskal grafiarekin jartzeko tramitea eginez gero, seme-alabei automatikoki abizena behar bezala erregistratua geldituko zaie.

Behar diren agiriak. Euskal abizenak izanez gero, baina agiri ofizialetan erdal grafian idatzita badaude, hauek dira aurkeztu beharreko agiriak: nortasun agiriaren fotokopia, jaiotza ziurtagiria, errolda agiria eta familia liburua.

Ikaztegietan aldaketa egiteko: ezkerra.a@justizia.eus / 943 24 65 38