Eduki publikatzailea

Atzealdea 2025eko ordenantza fiskalak: hobariak

2025ko Ordenantza Fiskalak onartu dira eta zerga eta tasen hobarien onuradun izateko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Udaletxean: - Eskaera orria. - Familia-unitate kide guztien dirusarrerak: 2023ko errenta-aitorpena edo dirusarrerarik ez duela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria. - Familia ugarien kasuan, familia ugariaren titulua.

2024·12·17


2025ko Ordenantza Fiskalak onartu dira eta zerga eta tasen hobarien onuradun izateko, dokumentazio hau aurkeztu beharko da Udaletxean:

  • Eskaera orria.
  • Familia-unitate kide guztien dirusarrerak: 2023ko errenta-aitorpena edo dirusarrerarik ez duela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria.
  • Familia ugarien kasuan, familia ugariaren titulua.

HOBARIAK:

  • Ondasun Higiezinen Zerga:

Familia ugarien kasuan %50-%90eko hobaria aplikatzen da etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda.

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga:

Familia ugarien kasuan %50-%90eko hobaria aplikatzen da etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda eta bakarrik ibilgailu batean.

Ibilgailu elektrikoen kasuan zergaren % 100eko hobaria izango dute.

  • Zabor bilketa eta hiri hondakin solidoen bilketa zerbitzuaren tasa:

%50-%90eko hobaria aplikatzen da etxe horretako diru sarrerak kontutan izanda.

ORAIN ARTE KASU ASKOTAN ZUZENEAN APLIKATZEN ZEN HOBARIA UDALAREN ALDETIK, BAINO ORAIN ESKAERA AURKEZTU BEHARKO DA NAHITAEZ.

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA: 2025EKO URTARRILAK 24. (EPEZ KANPO AURKEZTUTAKO ESKAERARIK EZ DA ONARTUKO).