Eduki publikatzailea
Atzealdea 2025-2026 ikasturtea: gazteak
2025·08·25

LOKALA
Iaztik irekita dago gazte lokala. 15 urtetik gorako gazteentzat da, eta giltza eskatzeko eskaera egin behar da udaletxean irailean zehar, eta orduan ordaindu beharko da giltzaren fidantza. Behin eskaera guztiak jasota, bilera batera deituko ditugu lokalera sartu nahi duten gazteak eta gurasoak, funtzionamenduaren inguruko azalpenak emateko eta zalantzak argitzeko. Giltza bilera horretan bertan emango da.
TARIFA: Dohainik. Giltzaren fidantza: 20€.
GURE PLAZATXO
Azken urteetan bezala, datorrenean ere 12-17 urte bitarteko gazteentzako programarekin jarraituko dugu 2025-2026an. 1.000 biztanletik beherako herri batzuetan daukagun proiektua da Gure Plazatxo, eta haur eta gazteen aisialdiari begirako ekintzak antolatzen ditu, gazteak eurak antolatzaile ere bihurtuz zenbaitetan. Haur eta gazteen aisialdirako, integraziorako eta herriaren biziberritzerako giltzarri den proiektua da.
TARIFA: Dohainik (udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ordaintzen dute)