Eduki publikatzailea

Udarako ludoteka 2024

Ikaztegietako udalak 2024ko udaran udaleku irekiak martxan jartzeko asmoa du 2012-2022 urteen artean jaiotako haurrentzat. Ekainaren 24an hasi eta uztailaren 30a bitarte iraungo du. Ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da eta aurreko urteetan bezala 60€ umeko kostua izango du. Gutxieneko soldataren azpiko diru-sarrrera dutenek 30€ ordainduko dute. Interesa baduzue jakinarazi maiatzaren 24a bitarte udaletxean edo 943653329 zenbakian.

2024·04·08


Urtero bezala, aurten ere udarako ludoteka antolatuko dugu Ikaztegietako Udaletik. Ekainaren 24an hasi eta uztailaren 30era arte iraungo du, 9:00-13:00 bitarteko ordutegiarekin. 2012-2022 urte artean jaiotako haurrentzat izango da, eta 60€ko kostua izango du, eta gutxieneko soldataren azpiko diru-sarrrera dutenek 30€ ordainduko dute. Izen-ematea udaletxean egingo da, maiatzaren 24a bitarte. Ordainketak ere udaletxean bertan egingo dira, txartel bidez edo ondorengo kontuan (kontzeptuan “Ludoteka” eta haurren izen-abizenak jarrita): ES21 2095 5020 061061185780.

 

Begirale moduan lan egin nahi izanez gero, bidali curriculuma udala@ikaztegieta.eus helbidera. BALDINTZAK: euskara jakitea, 18 urte beteak izatea (edo aurten betetzea), haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea eta/edo aisaialdirako hezitzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea. Herriaren ezagutza izatea eta behar berezietarako haurrekin lan egiteko ezagutza edo formakuntza izatea bereziki baloratuko da. Curriculuma bidaltzeko epea: apirilak 2-15.