Eduki publikatzailea
Atzealdea "Ombuaren itzala" filmaren emanaldia irailaren 8an
Ombuaren itzala Zizurkilgo Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko film biografikoa da. Filma auzolanean ekoitzi da, Argentinan eta Euskal Herrian. 2024an Zizurkilen aurkeztu zenetik herriz herri ari dira filma aurkezten, eta Ikaztegietara datoz irailaren 8an, Euskal diasporaren egunaren aitzakian.
Film emanaldiaren aurretik aurkezpen labur bat egingo dute egileek, eta jarraian filmaz gozatu ahal izango dugu.
2026·08·31

Ombuaren itzala Zizurkilgo Pello Mari Otaño bertsolariari buruzko film biografikoa da. Filma auzolanean ekoitzi da, Argentinan eta Euskal Herrian. 2024an Zizurkilen aurkeztu zenetik herriz herri ari dira filma aurkezten, eta Ikaztegietara datoz irailaren 8an, Euskal diasporaren egunaren aitzakian. Izan ere, Otaño Tolosaldean jaio bazen ere, Argentinara joan-etorrian ibili zen, artzain zein euskara-irakasle.
Film emanaldiaren aurretik aurkezpen labur bat egingo dute egileek, eta jarraian filmaz gozatu ahal izango dugu.