Eduki publikatzailea
Atzealdea "Hitz egin dezagun gure zaintzaz" ikastaroak
2025·12·09

“Hitz egin dezagun gure zaintzaz: zaintzak ez dira inprobisatzen”
IKAZTEGIETAko Udalak urtarrila eta otsailean hitzaldi-ziklo bat antolatu du, etorkizunean nola zainduak izan nahi dugun eta aurrez zein erabaki hartu behar diren hausnartzeko. “Hitz egin dezagun gure zaintzaz: zaintzak ez dira inprobisatzen” izenburupean, proposamenak herritarrak sentsibilizatu eta tresnak eskaini nahi ditu etorkizuneko zaintzak modu arduratsu eta partekatuan planifikatzeko.
Programa hau liburutegian (udaletxeko 2. solairuan) egingo da, urtarrilaren 8an eta 22an eta otsailaren 5ean eta 19an (osteguna), 17:30etik 19:30era.
Saioen edukiak
- Urtarrilaren 8an: Zaintza pertsonalak – Zaintzak ez dira inprobisatzen.
- Urtarrilaren 22an: Zaintza medikoak – Aurretiazko borondateen agiria.
- Otsailaren 5ean: Zaintza administratiboak – Prebentziozko ahalordeak eta ordezkaritza-figura juridikoak.
- Otsailaren 19an: Zaintza ekonomikoak – Testamentuak eta gizarte-baliabideak.
Hausnarketarako aukera
“Zaintzak ez dira inprobisatzen. Gune lasai bat eskaini nahi dugu, etorkizunean nola zainduak izan nahi dugun pentsatu, hitz egin eta horri buruzko hitzak jartzen hasteko. Aurrez hausnartu eta partekatzeak gure ingurukoei errazagoa egingo die gurekin egotea, eta biharko zaintzak gure nahi eta beharretara gehiago hurbiltzea lagunduko du”, azaldu du Olaia Aranak, ziklo honetako hizlariak. Gizarte langilea da, eta Gipuzkoako Gizarte Esku-hartzerako Etika Batzordeko kidea.
Helburua
Helburua herritarrei informazio praktikoa eta eskuragarria eskaintzea da, bakoitzak etorkizuneko zaintzak markatuko dituzten erabakiei buruz pentsatu eta hitz egin ahal izan dezan. Garrantzitsuena da erabaki horiek norberaren hausnarketa-prozesutik sortzea, lasaitasunez eta denborarekin, eta gero ingurukoekin partekatu ahal izatea. Tailerretan ez dira dokumentuak beteko, baizik eta orientabideak eta tresnak eskainiko dira, bakoitzak bere beharrak identifikatu eta jakin dezan zein profesionalengana jo behar duen haiei forma legal eta ofiziala emateko.
Informazio praktikoa
- Datak: Urtarrilak 8 eta 22 eta otsailak 5 eta 19 (osteguna)
- Ordutegia: 17:30 – 19:30
- Lekua: Liburutegia (udaletxeko 2. solairua)
- Nori zuzendua: Interesa duen edonori
- Izen-ematea: Ikaztegietako Udalean. Bertaratuta, korreoz (udala@ikaztegieta.eus) edo telefonoz (943 65 33 29).
- Ordainketa: 5 €/saioa edo 15 € programa osoa (4 saioak). Oinarrizko soldata baino baxuago dutenentzat, dohainik.