Saltar al contenido

Título y logo de la página

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Enplegu Publiko eskaintza

​​​​​​​

Lasterbideak

Aplicaciones anidadas

Aplicaciones anidadas

Noticias

Udal bulegoak itxita ekainaren 3an

29·05·2026

Udal bulegoak itxita ekainaren 3an

Salbuespenezko barne lanak direla eta, datorren asteazkenean, ekainaren 3an, udal bulegoak itxita egongo dira. Alkatetzako telefonoa erabilgarri egongo da, beti bezala: 688 635 775.

Bigarren eskuko txokoa kalera

29·05·2026

Bigarren eskuko txokoa kalera

Ekainaren 4an, 18:00etatik aurrera, bigarren eskuko txokoa kalera aterako da. Musika eta jatekoa egongo dira, gerturatu zaitez!

Herriko haurren kontzertua ekainaren 1ean

29·05·2026

Herriko haurren kontzertua ekainaren 1ean

Astelehenean, ekainak 1, 18:00etan, herriko haurren kontzertua izango da udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

Kz guneko ekaineko bisita

21·05·2026

Kz guneko ekaineko bisita

Ekainaren 1etik 16ra etorriko da KZ Guneko arduraduna, 16:00etatik 20:00etara. Hitzordua eskatu behar da www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua web orrian edo 945062555 telefonora deituz. Zerbitzu erabilgarriak: -Informazio orokorra -Izapideak: BakQ, Metaposta -Aurrez aurreko tutoretzak -Nabigazioa

Jostun taldearen eta Herri Eskolaren gonbidapena

21·05·2026

Jostun taldearen eta Herri Eskolaren gonbidapena

Ikaztegietako eskolak eta jostun taldeak herritarrak gonbidatzen dituzte amankomuneko proiektu bat egitera, Gabonetako Gantxillozko Zuhaitza. Parte hartzea 10x10 zentimetroko gantxillozko karratu bat egitean datza. Norberak nahi duen diseinuarekin eta koloreekin eta etxean duen edozein harirekin egin dezake. Egindako karratua 3 leku hauetan entregatu daiteke izen-abizenarekin batera: eskola, udala edo jostun taldeko kide bati emanez. Gaur hasi eta irailaren 11raino dugu epea. Hortik aurrera jostun taldearen lana izango da karratuak lotu eta zuhaitzari forma ematea. Anima zaitez, herritarren amankomuneko proiektu hau egiteko behar zaitugu!!!!

Galdeketa publikoa

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan xedatu denaren arabera, BAZTERTZEKO ARRISKUAN DAUDEN IKAZTEGIETAKO PERTSONENTZAKO TUTORETZAPEKO ETXEBIZITZAK arautzen dituen UDAL ORDENANTZAren galdeketa publikora bideratzen dugu gure web-atariaren bidez, bertan jasotzeko Ordenantzak zein norbanakorengan eta erakunde adierazgarritan eragina izan dezakeen eta norbanako nahiz erakunde adierazgarri horien iritzia, Irailaren 25etik urriaren14ra.

24·09·2025

INFORMAZIO OSOA:

- Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak

- Ordenantza

Tolosaldeko emakumeen etxea

AUTOBAT

Nabigatu euskaraz

Ikaztegietako Ataria

Banerrak