Tratamendu jardueren erregistroa

Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (aurrerantzean Erregelamendu Orokorra) 2016ko maiatzean sartu zen indarrean, baina 2018ko maiatzaren 25etik aurrera nahitaez ezarri beharrekoa izango da; eta, beraz, egun horretarako tratamenduen arduradun eta eragile guztiek Erregelamenduko aurreikuspenetara egokituta egon beharko dute.

Administrazio publikoei datuak babesteko tratamenduen arduradun edo eragile izatea egokitzen zaie, haien jarduerak aurrera eramaten dituztenean.

Horrek esan nahi du, Erregelamendu Orokorrak eragina izango duela Ikaztegietako Udalean, eta bertan ezarritako printzipio eta betebehar orokorrez gain, administrazio publikoetarako berariaz ezarritakoak ere bete beharko dituela.

Besteren artean, Erregelamendu Orokorrak bertan behera utziko du orain arte indarrean egon den obligazioa fitxategiak eta tratamenduak xedapen orokor baten bidez sortzeko, aldizkari ofizialean argitaratzeko, eta, azkenik, datuak babesteko agintaritzari jakinarazteko, agintaritzak Fitxategien Erregistroan inskribatu dezan.

Erregelamendu Orokorrak, ordea, xedatzen du nahitaezkoa izango dela tratamendu jardueren erregistro bat kudeatzea, eta funtsezko tresna izango dela Erregelamendua betetzen dela frogatzeko eta tratamenduak gainbegiratu ahal izateko.

Modu horretan, tratatzen eta jasotzen diren datu zehatzak adierazi dira, aurretik antolamenduan aztertu eta detektatutako jarduera eta tratamenduen arabera.

01 Dokumentuaren xedea (PDF)

02 Jarduera-tratamenduak (PDF)