Ondare kulturala
Ondare kulturala
Ikaztegietak hirigintza berezitasun batzuk baditu, batez ere bere erdiguneak bi enkuadraketa lurraldeetan parte hartzen duelako, zeharkatzen duten trenbideak eta 1 errepide naizonalak zatitzen dituena. Eraikuntzak bi enkuadraketa hoien artean bananduta daude, herriko puska menditsuan sakabanatuta dauden hogeiko baserrietaz aparte. Bestalde Oria ibaiak ere jartzen ditu oztopoak hiri multzo trinko bat osatzeko. Arrazoi hauengatik enklabeko etxeak errepide ondoan alineatzen dira, Udaletxe eraikuntzarekin gertatzen den bezala, oso apala eta nabarmentasunik gabeakoa dena, eta beste edozein nekazal herrixkan gertatzen den modura, interesa duen eraikuntza bakarretarikoa San Lorentzo Eliza da,bere eraikuntza XVI. mendean hasi zen eta XVII-ean birmoldatua izan zen. Gotiko estilo berantkorrekoa, euskal gotikoaren jite berezi jatorrak agertzen ditu. Dorre modernoa dauka kanpandorre eta ordulariarekin. Bere koruan denbora batean Arantzazuko lehen organua egon zela baieztatzen da XVI. Mendeko eraikin txiki eta xumea da, erretaula nagusi azpimagarria eta XIX. Mendearen erdialdeko ataria dituena.
Oso hurbil Erretoretxea dago, 1864. Urteko data duen eguzki-erlojuarengatik bereizgarria (bitxia da, data hori trenbidea inauguratu zen urte berekoa baita).
Zubia Ordiziarantz zeharkatuz Pilareko Andre Mariaren ermita agertzen da, deitura honekin Gipuzkoa osoan dagoen bakarra, ibaiaren beste alboan kokatuta zegoen eta Santiagoren deitura zuen lehenagoko ermita bat ordezkatuz eraikia izan zena. Esaten da baseliza hau XIX. mendean bertako parroko batek eraiki zuela, Zaragozako tenploan egindako irainak ordaintzeko asmotan.