Publicador de contenidos
24·07·2026
Lehen ariketako behin-behineko emaitzei aurkeztutako alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren, behin betiko emaitzak argitaratu dira.
22·07·2026
San Lorentzo jaiak: eraso matxisten kontrako protokoloa
Kaixo herritarrok! Zer moduz? Aurten ere eraso matxisten kontrako protokoloa martxan egongo da herriko festetan. Beraz, eraso matxistarik ikusi edo pairatzen baduzu ondorengo pausuak jarraitu: 1. Laguntza eskatu inguruan duzun pertsona bati. 2. Inguruan inor ez balego, ondorengo aukerak dituzu: - Zeure burua arriskuan ikusten baduzu, oihukatu behar beste, inguruan dagoen tinbreren bat jo, hurbildu ahalik eta lasterren jendea dagoen lekura... - Besoko morea duen pertsona batengana zuzendu.
22·07·2026
San Lorentzo jaiak: festa egunetarako oharrak
Hona hemen San Lorentzo jaietan kontuan izan behar diren ohar batzuk: ● Egiten diren bazkari eta afarietan erabilitako guztia txukun utzi, mahaiak eta aulkiak jaso. ● Ahalik eta plastiko gutxien sortzeko behin bakarrik erabili eta botatzeko diren baso, plater eta kubiertoak ez erabili. Basoak berrerabili. ● Umeen egunean guraso bakoitza izango da bere seme-alaben arduradun. ● Patata tortilla lehiaketan, tortillak 20:30erako aurkeztu beharko dira. Ohar garrantzitsua: Parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurretik izena ematea
22·07·2026
San Lorentzo jaiak: umeen bazkarirako eta herri afarirako oharrak
Kaixo herritarrok! San Lorentzo jaiak ate joka ditugu eta zenbait ohar helarazi nahi dizkizuegu, antolaketa txukun baterako beharrezkoa baita garaiz ibiltzea. Txartelak salgai izango dituzue OSTATUN ABUZTUAREN 1a BITARTEAN. OHARRA!!!!! EPEZ KANPOKO TXARTELAK 5€ GEHIAGO ORDAINDUKO DIRA. EPEAK ERRESPETATU MESEDEZ!
22·07·2026
Abuztuaren 5ean udaletxe zaharreko muralaren aurkezpena
Ikusiko zenuten udaletxe zaharreko pareta bat margotzen ibili direla herriko emakume batzuk. Lan ederra egin dute, eta egindakoa aurkezteko eguna jarri dute: Festen aurretik, abuztuaren 5ean, 19:30etan, muralaren aurkezpena egingo dute.
10·07·2026
Emaitzak iragarki taulan eta udaleko web orrian (www.ikaztegieta.eus) argitaratu dira. Behin behineko emaitza honen aurka interesatuek web orrian eta iragarki taulan jarri eta biharamunetik hasita bost lanegunetako epea edukiko dute egindako azterketen berrikuspena eskatzeko edo horien kalifikazioei buruzko erreklamazioak aurkezteko.
06·07·2026
San Ferminen inbidiarik ez! Hilabetetxo falta zaigu herriko festetarako, eta prest dugu dagoeneko aurtengo egitaraua, herritarrek Festa Batzordean antolatutakoa. Eskerrik asko hartutako lanagatik! Aurtengo txupinazoa Santa Ageda bezperan kantuan ateratzen den taldeak botako du. 25 urte egin dituzte kantuan. Urteurren borobila zorionak emateko!
06·07·2026
Uztailaren 8an Udaletxea itxita
Zerbitzu anitzeko 2 langileen hautaketa prozesua dela eta, uztailaren 8an Udaletxea itxita egongo da. Barkatu eragozpenak.
02·07·2026
Seme-alabak dituzten familientzako hileko Eusko Jaurlaritzako laguntza berriak
Orain arte, jaiotzatik semeak edo alabak 3 urte bete arte ematen zen laguntza. Laguntza hau beste urtebetez luzatzen da, eta, beraz, 4 urte bete arte jaso ahal da. ESKAERA: 2026ko uztailaren 2tik aurrera. NOLA AURKEZTU ESKAERA: - Online: Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoa. - Presentziala: Zuzenean bulegoak (eta araudiak onartzen dituen gainerako erregistroak). - Udaletxean.
30·06·2026
Oposizioaldiko lehenengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua. Jarraibide orokorrak
EGUNA: 2026ko uztailaren 8a ORDUA: 10:00 LEKUA: Kiroldegiko frontoia LEHENENGO ARIKETAREN JARRAIBIDE OROKORRAK Lehenengo ariketa: nahitaezkoa eta baztertzaile. Epaimahaiak zehazten duen denboran, galdera-sorta bat idatziz erantzun beharko da, IV. eranskinean jasotako edozein gairi buruzko erantzun alternatiboekin.
18·06·2026
Brigadako langileen oposaketak
Argitaratu dira oposaketan onartuen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda eta azterketa eguna. Lehenengo froga teorikoa 2026ko uztailaren 8an izango da, 10:00etan, Ikaztegietako kiroldegiko frontoian. Behin-behinean baztertuak izan direnek 10 eguneko epea izango dute falta den dokumentazioa aurkezteko.
17·06·2026
Kiroldegiko eraberritzeari dagokion proiektua idazteko lizitazioa ireki da. Uztailaren 8a da eskaintzak aurkezteko azken eguna. Proiektuaren idazketan baldintza izango da parte-hartze prozesuko emaitzak errespetatzea.
.jpg/9340b0cb-2616-9c41-9f31-8f2ee7594d4c)

.jpg/4974dae6-3e41-2427-c144-d1342f4f4574)
