Saltar al contenido

Título y logo de la página

Mostrar/ocultar menú principal de navegación

Aplicaciones anidadas

Aplicaciones anidadas

Noticias

Aste honetako agenda

21·05·2024

Aste honetako agenda

Arratsaldeak nola bete asmatu ezinik zabiltzala? Hona gaurtik hasita ostiralera bitartean herrian ditugun hitzorduak, guztiak ere irekiak eta doainik: GAUR: Andragorako dinamizatzailea dator herritarrokin biltzera. 19:00tan Batzar Aretoan. BIHAR: Odola emateko aukera izango da 18:30-20:30 bitartean erabilera anitzeko gelan. BIHAR: Festetako bilera 19:00tan Batzar Aretoan. OSTEGUNEAN: Irakurle taldearen saioa, 18:30tan, liburutegian. Nirliit liburuaren gainean arituko gara. OSTIRALEAN: Ziklikoki bizi tailerraren azken saioa. Besteak beste, elikaduraren inguruko gomendioak emango dizkigu hezitzaile menstrualak.

Europar Parlamenturako Hauteskundeak: mahaia osatzeko zozketa

09·05·2024

Europar Parlamenturako Hauteskundeak: mahaia osatzeko zozketa

Indarrean dagoen hauteskunde Errejimen orokorrari buruzko Lege Organikoak agindutakoa betez, Europako Parlamenturako Hauteskunde Mahaia osatzeko jendea aukeratuko da Udaletxean. Noiz: maiatzak 15. Ordua: goizeko 9:30etan Non: Udaletxeko bulegoetan. ​​​​​​​

Gogorarazpenak

06·05·2024

Gogorarazpenak

“Ziklikoki bizi” hilekoari buruzko tailerra. Hurrengo saioak maiatzaren 10ean eta 24an izango dira, liburutegian, 18:00-20:00 bitartean. Sarrera librea eta doakoa da. Udarako ludoteka. Haurren izen-ematea egiteko epea maiatzaren 24an bukatzen da. Jubilatuen eguna. Izena emateko azken eguna maiatzaren 10a da. Udaletxean eman behar da izena eta bertan egingo da ordainketa.

Tolosako garbigunea aldi baterako itxita

06·05·2024

Tolosako garbigunea aldi baterako itxita

Apiriletik Tolosako San Blas garbigunea aldi baterako itxi egingo da, egokitze eta hobekuntza obrak direla eta. Obren iraupena sei hilabetekoa izatea aurreikusten da eta bitartean Andoaingo Garbigunea egongo da eskualde osoaren zerbitzura, ordutegi honekin: - Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 eta 15:00-19:00 - Larunbatetan: 9:00-13:30

Ipuin kontalaria maiatzaren 15ean

06·05·2024

Ipuin kontalaria maiatzaren 15ean

Liburutegiak sekretuz beteta daude. Jakin nahi dituzu? Maiatzaren 15ean, 16:30etan, Ane Gebara ipuin kontalaria izango da liburutegian. Ikaztegietako guraso taldeak eta kultura batzordeak antolatu du saioa, eta irekia eta doakoa izango da.

Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautuko duen Udal Ordenantzaren galdeketa publikoa


 

Urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1. artikuluan xedatu denaren arabera ERAGIN LINGUISTIKOAREN EBALUAZIOA arautzen duen UDAL ORDENANTZAren galdeketa publikora bideratzen dugu gure web-atariaren bidez, bertan jasotzeko Ordenantzak zein norbanakorengan eta erakunde adierazgarritan eragina izan dezakeen eta norbanako nahiz erakunde adierazgarri horien iritzia, Otsailaren 1etik otsailaren 28ra.

 

 

TOLOSALDEKO EMAKUMEEN ETXEA GARATZEKO PARTE-HARTZE PROZESUA

Ikaztegietako Ataria

Nabigatu euskaraz

Banerrak

Goierriko hitza Goimen Herritarrekin martxan euskadi.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus gipuzkoa.eus