Ibilibideak
Ibilbideak
#Ibilbidea 01
2.200m inguruko ibilibide hau Ostatu aurretik irten daiteke eta espaloia jarraituz Tolosaruntz abiatzen da bide hau.
Erreka pasa ondoren ezkerretara dagoen trenbide pasabidetik Biona eta Urtzain etxe aurretik pasako gara. Ibai ertzetik aintzinan eskola izandako eraikuntzatik igaroko dugu, gaur egun Tolosako Udalak scout taldeentzat utzita duen eraikuntzatik hain zuzen ere. Paraje politak ikusiz errekondoan zehar paseatuko dugu Martiarenatarren pabiloi industrial batekin topo egin arte. Orain arteko ibilbidea, ibai ertzetik egin duguna Tolosako udalerriko terrenoetan egin dugu, eta orain enpresa parean dagoen zubia pasatzerakoan Ikaztegietako mugetan sartuko gara berriro. Bidea jarraituko dugu ibai ertzetik Aldabalde baserria bistaratu arte. Baserri parean, trenbidea gain paretik ikusiko dugu, eta bertara itsatsita orijinaltasun osoa duen pasabideko zubi bat. Zubitik igaroko dugu eta Artano baserrirainoko bidea jarraituko dugu. Handik Renfeko geralekura doan bidea hartuko dugu eta trenbide ondotik ibilbidea egin ondoren, berriro ere irtengunera itzuliko gara, Ostaturaino
#Ibilbidea 02
Ibilbide hau eguneroko ibilbide bat da ikaztegietar, alegitar eta legorretarrentzat. Asko eta asko dira egunero ibilbide hau bi edo hiru aldiz egiten dutenak..
Done Jakue bideak Ikaztegietako trazatua jarritzen da bidegorria eta herriko espaloietan zehar. Ostatutik irten eta Alegia herriruntz abiatuko gara espaloia jarraituz eta ondoren bidegorrian, Alegira iritsi baino lehentxeago dagoen markesina atseginez gozatuz, geldialdi bat egin daiteke, ondoren Alegira bertara iritsi eta itzulia egiteko Ikaztegietaruntz. Ikaztegietako hirigunea zeharkatu ondoren, Bentzuntzibar industrialdea ezkerretara utzi eta berriro herriko nekazal giroko paiasaiaz disfrutatu daiteke, Olako industrialdera iritsi arte bidegorriz, bertan Eredu eta Ederfil enpresa ezagunak bistaratuko baititugu. Pare honetan itzulia egingo dugu berriro ere Ikaztegietako herrira eta abiapuntura itzultzeko.Ibilbide honek joan eta etorrian 7 kilometro inguru ditu.
#Ibilbidea 03
Ibilbide hau udalak Gipuzkoako Nekazaritza departamentuaren laguntzarekin eratuberritu zuen Kutturruko atseden lekua bisitatzea du helburu nagusi.
Herriko Kutturru berri etxera doan bidearen muturrean kokatu eta goruntz doan bidea hartuko dugu Lizartza baserrira iritsi arte, bertako baserri eta zerrategi artetik pasa eta Goikoetxe baserriko bidearekin bat baserri ondotik igaroko gara Arizti izeneko parajeen gora Kutturrualdera dagoen bide bakarra jarraituz. Une honetan autobia gaineko lurretan kokaturik aurkituko gara, mendia eta errepidea sahiesturik ikusteko paraje paregabea. Bertan atsedenaldi bat egiteko lekua ere izango dugu nahi izanez gero, mahai, aulki eta iturriz osaturiko atseden leku batez gozatu daitekelarik. Nahi izanez gero, ibilaldia jarraitu daiteke Mujuriko bekozelaia parajeraino doan bide bakarra jarraituz beste atseden leku gune berri bat ikusi arte, mahai, aulki eta iturriz osaturikoa baita ere. Gune honetan itzulia egin eta etorritako bide beretik beherutz joango gara abiatutako punturaino.
#Ibilbidea 04
Ibilbide hau aproposa liteke herrira sagardoa dastatzera etortzen direnei eskaintzeko.
Ibilbide motza eta polita, dastatutakoak aireatzeko. Denera 500 m. inguru ditu ibilbide honek. Esan bezala Iturrioz baserrian kokaturik dagoen Begiristain sagardotegitik irten eta Aldabalde baserri gaineko terrenoetara doan bidea jarraituz, herriko telebista errepetidoreraino iritsiko gara. Han Ikaztegietako herriko argazki polit batetaz disfrutatu daiteke.Geldigune bat egin ondoren sagardotegirantz jeistea besterik ez da gelditzen.
#Ibilbidea 05
Ibilbide hau luzeena da, ia 7 km.ko ibilbidea baita
Ikaztegietako zubi berriaren parean kokatu eta espaloitik herrigunea zeharkatuz, Alegiako herriraino joango gara. Alegiko herriko udaletxe atzeko zubia pasatu eta Orendainera doan bidea hartuko dugu, hemendik aurrera ibilbidea nekazal giroan egingo dugu erabat. Bidea jarraituko dugu Larretako borda bistaratu arte, une horretan bidea gora jarraitu ordez(Orendain aldera), eskubiruntz hartuko dugu Oilakandegi eta Muño baserriak pasa ondoren, Ikaztegietako herrigunera eta abiapuntura iritsi arte.