Publicador de contenidos

Atrás Zabor bilketa

Hilabete ere ez da zabor bilketa sistemaren aldaketa gauzatu zela eta dagoeneko ikusi ditugu jarrera desegokiak. Aldaketak bi helburu ditu, batetik, gastua murriztea eta bestetik, bilketa datuak mantentzea, honela jarraitu ezkero, azken datu honek behera egingo luke beraz, hemen ohar batzuk bilketa datu horiek mantendu edo hobetzeko.

29·04·2022

ORGANIKOAREN BILKETA: Atez ateko sisteman, bakoitzak bere kubo marroian atera beharko du dagokion puntura, astearte, ostiral eta igandeetan.

ERREFUSAREN BILKETA: Atez ateko sisteman, bakoitzak bere kubo grisean atera beharko du dagokion puntura, larunbatetan.

ONTZI ARINAK ETA PAPERA: Bakoitzak nahi duenero herrian zehar kokatutako bost puntuetako batean.  Tomas Eneako eta Zubiaurreko guneetan, kiroldegiko aparkalekuan, udaletxe aurrean eta Aitu Gain etxearen parean.

Papera plastikozko boltsarik gabe bota mesedez.

BEIRA: Zubiaurreko gunean, kiroldegiko aparkalekuan, Aitu Gain etxearen parean eta udaletxe aurrean.

OLIOA, PILAK, ARROPA ETA BERRERABILI DAITEZKEEN GAUZA TXIKIAK: Udaletxe aurreko eremuan.

LORATEGIETAKO HONDAKINAK: Kiroldegiko aldapa jaitsi eta eskubitan egokituta dagoen eremura eraman behar ditu norberak

BOLUMEN HAUNDIKO HONDAKINAK: Altzariak, koltxoiaketxetresna elektrikoakhileko 1. ostegun bezperan, 943.67.62.16 zenbakira deitu eta adostutako lekuan utzita.

BOLUMEN TXIKIKO GARBIGUNERAKO GAUZAK EDO HONDAKIN ARRISKUTSUAK: Kiroldegiko goiko sarreran egokitutako lekuan utz daitezke.

GARBIGUNEAK: Tolosaldeko mankomunitateak bi garbigune eremu ditu, bata Tolosan San Blasen eta bestea Andoainen. Edonork eraman ditzake nahi dituenak bertara.