Publicador de contenidos

Atrás Uztailaren 12rako bolondresak

Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira. Covid-19a dela eta, bozka lekuko sarrera eta irteera kontrolatu behar dugu. Horretarako herriko pertsonal profesional desberdinak (udaltzaingo, babes zibil, suhiltzaile,…) erabiltzeko aukera dugu edo gure kasuan, horrelakorik ez dugunez, herritarrekin egiteko aukera daukagu. Gastu horiek babesteko 300€ emango dizkiote udalari. Hau horrela uztailaren 12rako , 3 herritar beharko ditugu bozka lekua irekita dagoen bitartean, sarrera irteera kontrolatu eta bozkalekura sartu aurretik babes neurrien gogorarazpenak egiteko. 3 txanda egingo dira 8:45-12:30 12:30-16:15 16:15-20:00 Interesa duenak udaletxean eman beharko du izena uztailaren 7, asteartea, 14:00ak bitarte. 18urte beteak izan beharko dira eta euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da. Lehentasuna izango dute langabetu eta ikasleek. Txanda bakoitzeko zaintza lanak egitea egokitzen zaionak 100€ko ordainsaria izango du. Zozketa bidez aukeratuko dira txanda bakoitzeko herritarrak eta zozketan ateratzen diren ordenaren arabera etorri beharko dute. Ordezko zenbakiak ere aterako dira egokitu zaionen batek azken momentuan etortzeko arazorik izango balu, postu hori beteta geratu dadin. Txanda egokitzen zaionari, uztailaren 8an egunean zehar jakinaraziko zaio.

02·07·2020


Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izango dira. Covid-19a dela eta, bozka lekuko sarrera eta irteera kontrolatu behar dugu. Horretarako herriko pertsonal profesional desberdinak  (udaltzaingo, babes zibil, suhiltzaile,…) erabiltzeko aukera dugu edo gure kasuan, horrelakorik ez dugunez, herritarrekin egiteko aukera daukagu. Gastu horiek babesteko 300€ emango dizkiote udalari.

 

Hau horrela uztailaren 12rako , 3 herritar beharko ditugu bozka lekua irekita dagoen bitartean, sarrera irteera kontrolatu eta bozkalekura sartu aurretik babes neurrien gogorarazpenak egiteko.

 

3 txanda egingo dira 8:45-12:30

                                     12:30-16:15

                                     16:15-20:00

 

Interesa duenak udaletxean eman beharko du izena uztailaren 7, asteartea, 14:00ak bitarte. 18urte beteak izan beharko dira eta euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea beharrezkoa da. Lehentasuna izango dute langabetu eta ikasleek. Txanda bakoitzeko zaintza lanak egitea egokitzen zaionak 100€ko ordainsaria izango du.

Zozketa bidez aukeratuko dira txanda bakoitzeko herritarrak eta zozketan ateratzen diren ordenaren arabera etorri beharko dute. Ordezko zenbakiak ere aterako dira egokitu zaionen batek azken momentuan etortzeko arazorik izango balu, postu hori beteta geratu dadin.

 

Txanda egokitzen zaionari, uztailaren 8an egunean zehar jakinaraziko zaio.