Publicador de contenidos

Atrás Urriak 9, 18:30: "Kolapso" antzerkia

Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, hauxe izango da azkenaurreko aurkezpena: urriaren 9an, 18:30etan, Kolapsoa antzerkia izango da erabilera anitzeko aretoan. Jon Ander Urrestik ekoitzitako eta Matxalen de Pedrok zuzendutako lana da. Maite Mugerza, Txubio Fernandez de Jauregi eta Jon Ander Urresti dira interpreteak, eta Nerea Ibarzabalena da testua.

23·09·2026


Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, hauxe izango da azkenaurreko aurkezpena: urriaren 9an, 18:30etan, Kolapsoa antzerkia izango da erabilera anitzeko aretoan.

Jon Ander Urrestik ekoitzitako eta Matxalen de Pedrok zuzendutako lana da. Maite Mugerza, Txubio Fernandez de Jauregi eta Jon Ander Urresti dira interpreteak, eta Nerea Ibarzabalena da testua.

Sinopsia:

Publizitate agentzia honetako hiru kideak edozer saltzeko kapaz dira. Den-dena, baita behar ez duzuna ere. Batik bat, behar ez duzuna.

Despistatu, eta bi buruko koilara bat salduko dizute azkarrago bazkalduko duzula esanda. Edo ohe birakari bat, gauero estresa zentrifugatuko dizuna. Edozer. Txakurrentzako katiuskak eta arbolentzako aterkiak. Jendea Arabar Errioxan ardo urdina eskatzera iritsi zen hauen kanpaina baten ondotik.

Azken orduko gertaera batek, ordea, hankaz gora jarriko du agentzia. Gauza bakar bat saltzea lortu behar dute: gehiago ez erosteko gogoa.