2018. urteko ekaineko azken astean eta uztailean udal ludoteka zerbitzua eman nahi da, horregatik, herritarrei aukera eskaini nahi dizuegu haur eta gazteen aisialdirako begirale gisa lan egiteko.
BALDINTZAK:
Herritarra izatea
Euskara jakitea
18 urte beteak izatea edo urte honetan betetzea
Haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo eta aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea.