Publicador de contenidos

Udarako ludoteka 2022

Aurten ere gainean ditugu udako oporrak, eta, horrekin batera, udako ludoteka. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 29ra bitarte antolatuko da 9:00 – 13:00 ordutegian, 2010-2020 urte artean jaiotako haurrentzat eta 60€ ko kostua izango du. Izen ematea udaletxean egingo da maiatzaren 25a bitarte. Eta ordainketak udaletxean bertan txartelaz edo ondorengo kontuan, kontzeptuan Ludoteka eta haurraren izen abizenak jarrita. ES21 2095 5020 061061185780 Begirale moduan lana egin nahi izanez gero, bidali Curriculuma udala@ikaztegieta.eus helbidera. BALDINTZAK: - Euskara jakitea - 18 urte beteak izatea edo urte honetan betetzea - Haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo eta aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea.

11·05·2022


Aurten ere gainean ditugu udako oporrak, eta, horrekin batera, udako ludoteka. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 29ra bitarte antolatuko da 9:00 – 13:00 ordutegian, 2010-2020 urte artean jaiotako haurrentzat eta 60€ ko kostua izango du.

Izen ematea udaletxean egingo da maiatzaren 25a bitarte. Eta ordainketak udaletxean bertan txartelaz edo ondorengo kontuan, kontzeptuan Ludoteka eta haurraren izen abizenak jarrita.

 ES21 2095 5020 061061185780

 

 

 

 Begirale moduan lana egin nahi izanez gero, bidali Curriculuma udala@ikaztegieta.eus helbidera.

BALDINTZAK:

  • Euskara jakitea
  • 18 urte beteak izatea edo urte honetan betetzea
  • Haur heziketarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo eta aisialdirako hezitzaile edo denbora libreko monitore titulua izatea.