Publicador de contenidos

Atrás Udal eraikinen garbiketa zerbitzua burutzeko gonbidapena

Udal eraikuntzen garbiketa zerbitzuaren epe muga iristear dela eta (2025eko irailak 30), herritarrei aukera eskaini nahi dizuegu Ikaztegietako udaletxeak dituen eraikin ezberdinetan garbiketa zerbitzua emateko, herri eskolan eta haurtzaindegiko eraikinetan.

25·06·2025


Ikaztegietako Herri Eskolako eta Haurtzaindegiko eraikuntzaren garbiketa zerbitzuaren epe muga iristear dela eta (2025eko irailak 30), aukera eskaini nahi dizuegu Ikaztegietako eraikin horietan garbiketa zerbitzua emateko.

Interesatuta bazaude, bidali curriculuma udala@ikaztegieta.eus helbidera, edo ekarri kopia bat paperean Ikaztegietako udaletxera (astelehenetik ostiralera, 8:30-14:30 bitartean).

Kontratuaren ezaugarriak ondorengoak izango dira:

  • Garbiketa zerbitzuaren kontratua urtebetekoa litzateke, luzagarria beste 3 urtez

  • 755 ordu urtean

  • 17,36€/ordua BEZa kanpo

  • Kontratua 1 urtetarako denez:  13.106,80 € (lizitazio prezioa  BEZa kanpo)

  • Langileak lana egin ahal izateko gizarte segurantzan autonomo gisa alta eman beharko du

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta BEZan ere alta eman beharko du.

  • Garbiketa produktuak garbitzailearen kontu izango dira (papera eta eskuetako xaboia izan ezik)

  • 18 urtetik goragoko adina izan behar du

  • Euskaraz ahoz komunikatzeko gaitasuna izango du eta herriaren ezagutza izatea baloratuko da

  • Izena emateko azken eguna: uztailak 15