Publicador de contenidos

Udal eraikinak normaltasunera bueltatuz

Gaurtik aurrera, udal eraikinen erabilera malgutzen hasiko gara, eta garbitasun eta higiene neurriak bete daitezen beharrezko materiala jarri dugu.

20·10·2020


Gaurtik aurrera, udal eraikinen erabilera malgutzen hasiko gara, eta garbitasun eta higiene neurriak bete daitezen beharrezko materiala jarri dugu.

 

PLAZAKO KOMUN PUBLIKOAK

 

Hemendik aurrera irekita egongo dira une oro, egunero egingo zaie garbiketa eta erabiltzaileen segurtasunerako xaboia eta eskuak lehortzeko papera jarri ditugu.

 

LIBURUTEGIA

 

Horretarako eskaera eginda duten ikasleek erabilera librea izango dute betiko ordutegia errespetatuz. Liburutegian markatutako lekuan eseri beharko da, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da  eta sartu aurretik gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitu eta  bertan dagoen desinfektantearekin bakoitzak erabili duen material eta eremua garbitu beharko ditu.

 

ERABILERA ANITZEKO GELA

 

Erabiltzaileen eskura jarri dira sarreran gel hidroalkoholikoa eta erabilitako materiala desinfektatzeko gaiak.

 

KIROLDEGIA

 

Sarreran gel hidroalkoholikoa jarri da eta frontoiaren erabilera librea izango da. Eskola orduetan eskolak izango du lehentasuna eta arratsaldetan, 16:00etatik 18:30etara frontoiaren erabileran lehentasuna herriko umeek izango dute. Ondoren erreserbatutako orduak errespetatu beharko dira eta erreserbatu gabeko orduetan erabilera librea izango da.

Komunak erabilgarri egongo dira, garbiketa areagotuko da eta xaboia eta eskuak lehortzeko papera jarri dira.

Gimnasioaren sarreran gel hidroalkoholikoa jarri da eta bakoitzak erabilitako materiala desinfektatzeko beharrezkoa ere bai. Aforoak mugatuta jarraituko du, 3 erabiltzaile,  baina ez da ordua erreserbatu beharrik izango.

Aforoak soilik antolatutako ekintzetan izango du malgutasuna.

Dutxa eta aldagela itxita jarraituko dute eta ez dira erabilgarri izango.

 

GOGORATU BIRUSAK GUREKIN JARRAITZEN DUELA ETA DENON ESKU DAGOELA PIXKANAKA GURE BETIKORA ITZULTZEA. ZAINDU ZAITEZTE ETA ZAINDU INGURUKOAK