Publicador de contenidos

Atrás Tolosako San Blas garbigunea otsailaren 10ean zabaldu da

Otsailaren 10ean zabaldu ditu berriro Tolosaldeko Mankomunitateak San Blas Garbiguneko ateak, egokitzapen obrak egin eta gero. - Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritarrak, komertzioak eta gremioak izan daitezke erabiltzaileak. - Erabilera mugak astean 2m3 edota 750 kilo bitartekoak dira, erabiltzaile bakoitzeko. - Obra hondakinak uzteko obra-baimen agiria eraman behar da.

14·02·2025


Otsailaren 10ean zabaldu ditu berriro Tolosaldeko Mankomunitateak San Blas Garbiguneko ateak, egokitzapen obrak egin eta gero.

ZER ERAMAN DAITEKE?

1) Kimaketa eta lorezaintzako hondakinak: belarra, hostoak, adarrak (gehienez 15 cm-ko diametrokoak).

2) Etxebizitzetako obra txikietako obra-hondakinak (uralita eta fibrozementuzko osagairik gabe)

3) Sofa, koltxoiak, somierrak, toldoak

4) Plastiko gogorra: fruta kaxak, lorontziak, jostailuak, pertsianak, hamakak, palanganak eta antzekoak.

5) Plastiko filma: bilgarrietarako erabiltzen den plastikoa.

6) Egurra: egurrezko altzariak (armairuak, aulkiak, mahaiak,…), ateak, leihoak, paletak, kajak,…

7) Kartoia: kartoizko kajak eta bilgarriak.

8) Burnikiak: aulkiak, fregaderoak, griferia, zartagiak, kubiertoak,…

9) Aparatu elektriko eta elektroniko haundiak: hozgailuak, garbigailuak, estufak, labeak, aire egokituaren aparatuak,…

10) Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: xurgagailuak, mikrouhin-labeak, plantxak, txigorgailuak, frijigailuak, kafe-makinak, ile-lehorgailuak, josteko makinak, irratiak, bideokamerak, soinu-ekipoak, bideo-ekipoak, musika-tresnak, etab.

11) Telebista, monitore eta pantailak

12) Autoetako gurpilak

13) Etxeko hondakin bereziak: pinturak, motorreko olioa, pilak, erradiografiak, aerosolak, toner kartutxoak, etab.

ERABILTZAILEAK ETA MUGAK

- Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako herritarrak, komertzioak eta gremioak izan daitezke erabiltzaileak.

- Erabilera mugak astean 2m3 edota 750 kilo bitartekoak dira, erabiltzaile bakoitzeko.

- Obra hondakinak uzteko obra-baimen agiria eraman behar da.

TOLOSALDEKO MANKOMUNITATEKO GARBIGUNEEN ORDUTEGIA

SAN BLAS GARBIGUNEA (San Blas auzoa 9B – TOLOSA)

Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 15:00-17:30

Larunbatetan: 9:00-13:30

ANDOAINGO GARBIGUNEA (Aranaztegi industrigunea – ANDOAIN)

Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 / 16:00-19:00

Larunbatetan: 9:00-13:30