Publicador de contenidos

Atrás San Lorentzo jaiak: umeen bazkarirako eta herri afarirako oharrak

Kaixo herritarrok! San Lorentzo jaiak ate joka ditugu eta zenbait ohar helarazi nahi dizkizuegu, antolaketa txukun baterako beharrezkoa baita garaiz ibiltzea. Txartelak salgai izango dituzue OSTATUN ABUZTUAREN 1a BITARTEAN. OHARRA!!!!! EPEZ KANPOKO TXARTELAK 5€ GEHIAGO ORDAINDUKO DIRA. EPEAK ERRESPETATU MESEDEZ!

22·07·2026


Kaixo herritarrok!

San Lorentzo jaiak ate joka ditugu eta zenbait ohar helarazi nahi dizkizuegu, antolaketa txukun baterako beharrezkoa baita garaiz ibiltzea.

Txartelak salgai izango dituzue OSTATUN
 ABUZTUAREN 1a BITARTEAN.

OHARRA!!!!! EPEZ KANPOKO TXARTELAK 5€ GEHIAGO ORDAINDUKO DIRA.

EPEAK ERRESPETATU MESEDEZ!

 

                                  

HERRI AFARIA (Abuztuak 9, igandea)

Arazoren bat baduzue menuarekin txartelak erosteko garaian jakinarazi eta izen-abizenak eman, jaki bereziak eskatu ahal izateko.

HERRI AFARIRAKO TXARTELA

 

 

 

    MENUA:

 

 

Zainzuriak eta patea

Etxeko frijituak

Langostinoak baratxuriekin

Bakailaoa piperradarekin

Oilasko izterra baratxuriekin

Sorbetea edo goxua

 

 

Sagardoa, ardoa, kafea eta kopa                

28 €

 

Abuztuak 9, igandea, 21:00 herriko plazan

 

 

 

             

UMEEN BAZKARIA  (Abuztuak 9, igandea)

12 urte artekoentzat: Arroza oilaskoarekin eta postrerako izozkia izango dute. Txartelak OSTATUN izango dituzue. Txartelik hartzen ez duen haurrari ez zaio bazkaririk emango. Bazkaria doan da baina beharrezkoa da txartelak hartzea.

12 urtetik aurrerakoentzat: Mahaiak jarriko dira, norberak bere bazkariarekin bazkaldu dezan. Edaria egongo da.