Publicador de contenidos

Atrás San Lorentzo jaiak: eraso matxisten kontrako protokoloa

Kaixo herritarrok! Zer moduz? Aurten ere eraso matxisten kontrako protokoloa martxan egongo da herriko festetan. Beraz, eraso matxistarik ikusi edo pairatzen baduzu ondorengo pausuak jarraitu: 1. Laguntza eskatu inguruan duzun pertsona bati. 2. Inguruan inor ez balego, ondorengo aukerak dituzu: - Zeure burua arriskuan ikusten baduzu, oihukatu behar beste, inguruan dagoen tinbreren bat jo, hurbildu ahalik eta lasterren jendea dagoen lekura... - Besoko morea duen pertsona batengana zuzendu.

22·07·2026


Kaixo herritarrok! Zer moduz?

Aurten ere eraso matxisten kontrako protokoloa martxan egongo da herriko festetan. Beraz, eraso matxistarik ikusi edo pairatzen baduzu ondorengo pausuak jarraitu:

  1. Laguntza eskatu inguruan duzun pertsona bati eta ondorengo aukerak dituzu:

  • Besoko morea duen pertsona batengana zuzendu.
  • Telefono zenbaki honetara deitu: 615 720 617.
  • Txosnara/tabernara joan eta bertan laguntza eskatu.

Hortik aurrera Eraso Matxisten Aurkako taldeak zehaztuta ditu jarraitu beharreko pausuak beraz, ez hartu erabakirik zuen kabuz. Dena den autodefentsa feminista erabiltzeko gonbitea luzatzen dizuegu nahi izatekotan. 

  1. Inguruan inor ez balego, ondorengo aukerak dituzu:

  • Zeure burua arriskuan ikusten baduzu, oihukatu behar beste (lagundu esanez edota askok sua hitza ere erabili izan dute), inguruan dagoen tinbreren bat jo, hurbildu ahalik eta lasterren jendea dagoen lekura (ostatura, plazara…).
  • Besoko morea duen pertsona batengana zuzendu.
  • Telefono zenbaki honetara deitu: 615 720 617.
  • Txosnara joan eta bertan laguntza eskatu.

Bestalde, norbaitek etxera joateko laguntza behar badu besoko morea dutenek lagunduko zaituzte

Eraso matxisten kontrako lan taldea egonkortzeko prozesuan gabiltza eta bertako partaide izan nahi baduzu idatzi 615 720 617 telefono zenbakira edo abuztuaren 5 ean 18:30tan udaletxeko areto nagusian egingo dugun bilerara azaldu.

AURTEN ERE GUZTION ELKARLAN ETA KONPROMISOAREKIN AURRE EGINGO DIOGULAKO INDARKERIA MATXISTARI! GOZATU DITZAGUN FESTA HAUEK ASKATASUNEZ ETA BERDINTASUNEZ!