Publicador de contenidos

San Lorentzo jaiak 2024

Iritsi zaigu urteroko zita garrantzitsua, bertan ditugu herriko festak! Mimoz egindako egitaraua duzue segidan: bakarrizketa umoretsuak, nahi beste dantza egiteko erromeri eta kontzertuak, puzgarriak, jolasak… Ongi pasatzeko, baina, zu ere behar zaitugu! Etorri festara eta goza dezagun elkarren konpainiaz. Hori bai, arduraz eta errespetuz jokatzeko ere eskatu behar dizugu. Udako festetan indarkeria matxista kasu ugari egoten dira. Horregatik, aurten ere festetan indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo bat jarri dugu martxan.

2024·07·01


Iritsi zaigu urteroko zita garrantzitsua, bertan ditugu herriko festak!

Mimoz egindako egitaraua duzue segidan: bakarrizketa umoretsuak, nahi beste dantza egiteko erromeri eta kontzertuak, puzgarriak, jolasak… Ongi pasatzeko, baina, zu ere behar zaitugu! Etorri festara eta goza dezagun elkarren konpainiaz.

Hori bai, arduraz eta errespetuz jokatzeko ere eskatu behar dizugu. Udako festetan indarkeria matxista kasu ugari egoten dira. Horregatik, aurten ere festetan indarkeria matxistari aurre egiteko protokolo bat jarri dugu martxan.

Indarkeria matxistak forma asko hartzen dituela ere badakigu. Hamaika modutakoak izan daitezke erasotzaileak, baita gertukoak ere. Jakitun al zara 10 emakumek Tolosako osteopata kontsulta batean sexu erasoak jasan izana salatu dutela? Eta Euskal Autonomia Erkidegoan 2009 urtetik 4.433 emakumek salatu dutela indarkeria sexuala? Datozen asteetan pegatina bat jasoko duzu buzoian, herriko festetan #niksinistendizut #guksinistendizuegu kanpainara batzeko gonbidapena daramana. Osatu dezagun indarkeria matxistaren aurkako herri olatu zabal bat.

Ondo pasa, beraz, jokatu errespetuz eta biziberritu dezagun gure herria hiru egunetako kolorez!