Publicador de contenidos
Atrás Pedaleei eragain klima aldaketa geldiarazteko
24·09·2021
Irailaren 24tik urriaren 3ra, ASTEKLIMA Euskadiko Klimaren etaEnergiaren Astearen bigarren edizioa ospatuko da. IkaztegietakoUdalak ere bat egin nahi izan du aldaketa klimatikoaren aurkakoborrokarekin, eta herritarrak sentsibilizatzeko asmoz, honako jarduerak antolatu ditu:
- BIZIKLETA MEKANIKAKO OINARRIZKO IKASTAROA
Ikastaroaren helburua bizikletaren oinarrizko mekanika ezagutzea da.Ikastaroak saio teoriko bat eta praktiko bat izango ditu. Parte-hartzaile bakoitzak bere bizikleta ekarri ahal izango du saio praktikoa egiteko.
* Eguna: Urriak 2
* Ordua: 10:00etan
* Iraupena: 90 min
* Nori zuzendua: 12 urtetik gorako herritarrak
* Lekua: Kiroldegia
- BIZIKLETA ZAINTZEKO ETA MANTENTZEKO IKASTAROA
Ikastaroaren helburua bizikleta zaintzen eta mantentzen ikastea da .Ikastaroak zati teoriko bat eta praktiko bat izango ditu. Parte-hartzailebakoitzak bere bizikleta ekarri ahal izango du saio praktikoa egiteko.
* Eguna: Urriak 2
* Ordua: 11:30etan
* Iraupena: 90 min
* Nori zuzendua: 6-12 urte bitarteko haurrak
* Lekua: Kiroldegia
- BIZIKLETA IBILALDIA
Herritarrak klima aldaketaren inguruan sentsibilizatzeko eta mugiarazteko, bizikleta ibilaldia antolatu da "pedalei eragin klima aldaketageldiarazteko" lelopean. Bi ibilbide egingo dira bata luzea eta bestea motza (ibilbideak aurrerago zehaztuko dira).
Ibilaldiaren amaieran hamaiketakoa eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei, beti ere indarrean dagoen covid-19ko araudiaren arabera.
* Eguna: Urriak 3
* Ordua: 10:00etan luzea eta 11:00etan motza
* Nori zuzendua: Haur eta heldu guztieei zuzendua
* Iraupena: Ibilbide motza 1h eta luzea 2h
* Hasiera lekua: Plaza
PARTE HARTZEKO BEHARREZKOA DA AURRETIKO IZEN-EMATEA UDALA@IKAZTEGIETA.EUS HELBIDEAN EDO 688635775 WHATSAPP ZENBAKIAN