Publicador de contenidos
2024·09·19
Ikusiko zenuten bezala, Loperdizarretik Aiturako errepidean norabidea eta aparkalekuak arautzen dituzten lanak egiten ari gara, bide horretako kotxeen abiadura moteltzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Aurreko ikasturtean auzo horretako bizilagunekin egindako bileretan adostutakoa ari dira gauzatzen langileak. Orduan adostutakoa eta bizilagun guztioi eragiten digun norabide aldaketa duzue honakoa:
*Lan hauen zati bat, %38a inguru, Gipuzkoako Foru Aldundiko diru-laguntza bidez ordainduko da. Gainerakoa udalak ordainduko du.
Jada egindako lanez gain, egiteke daude lurrean abiadura moteltzeko koskak jartzea eta Ostatu ondoko kruzeko kroska leuntzea. Norabide eta aparkaleku aldaketak lanak amaitzen direnean jarriko dira indarrean, hau da, seinale berriei estalkia kentzen dietenean. Ordutik aurrera, norabide aldaketak errespetatzeko eta horiz markatuta dagoen lekuetan ez aparkatzeko eskatzen dizuegu.
Mila esker zuen lankidetzagatik.