Publicador de contenidos
Atrás Osasuna 60+
02·09·2024
MEMORIA TAILERRA
60 urtetik gorakoentzako tailerra da hau, memoria lantzera bideratua. Tailerraren helburuak bizi-kalitatea hobetzea, etorkizunean eman daitezkeen nahasteak aurrezaintzea edo atzeratzea eta gaitasun kognitiboen galera aurrezaintzea edo atzeratzea dira, gaitasun horiek estimulatzera zuzenduriko teknikak erabiliz. Saioak taldearen beharretara egokitzen dira.
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara. |
TARIFA: Dohainik (udalak ordaintzen du).
TIPI TAPA
Osasuna eta ongizatea helburu hartuta, egitasmo honek ariketa fisikoa egitearen eta sozializatzearen onurak zabaldu nahi ditu. Herri Eskolarekin eta Loperdiko zentroarekin koordinatuta egiten da egitasmoa, eta ibilaldiaren ondoren hamaiketako txiki bat egiten da Ostatu tabernan, eskolan edo Loperdin bertan.
EGUNA ETA ORDUTEGIA |
Ostegunetan, 10:00etatik 11:00etara. |
TARIFA: Dohainik (boluntarioen lanari esker).